XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Larrain: ¡Jaunari orrela nai dakiola! - Ta zer diozu zure ibilketaz? ¿Nola joan zaizu ego aldean?.
Egurrtza: Ez dakarrt andik ezer berririk.
Batzuetan kristabak pittin batez aurrera egiten dute, Aprikatarrak ego aldera bultzeaz; bestietan berriz, oek aurreratzen dira, kristabak atzeratuaz....
Larrain: Utsa....
Egurrtza: Utsaren ordekua.
Ni an egon naizen sei illabetietan, ez degu ezer ere egin; eta asperrtua etorri naiz nere etxera.
Larrain: Ederrki egiña.
Egurrtza: Iritxi ordurako esan didate, izan dezun galera negarrgarria, ta izan al dedan laisterrena, etorri natzazu: lenbizi zure samintasunean laguntzera, ta... bigarren berriz... zuri... eskari bat egitera.
Larrain: Nai dezuna eskatu zaidazu; nik egin nezakeana bada, pozik egingo dizut.
Egurrtza: Zuk dezun gauzik ederrena eskatzera natorrkizu.
Larrain: Ez det somatzen....
Egurrtza: Esan dizut, an eta emen ibiltzen asperrtu naizela; ta nere etxean, eroso, ta oraindañoko zalapartik gabe bizitzeaz, zaletu naizela.
Orrtarako emazte on bat bearr det.
Zuk orrela nai ba-dezu, zure alabaren zoriona egitea izango da, emendik aurrera, nere gogo bakarra.
Larrain: ¡Egurtza! Nere biotza alaitu ta samintzen dezu, bat-batean.
Egurrtza: ¿Zergatik?
Larrain: ¿Zer pozgarrigo aita batentzat, bere alaba zu bezelako gizon bati emaztetzat ematea baño? (...).